Prentsa idatzia: albisteak edo informazioak paperean inprimatuta eskaintzen dituzten esgunkari edo aldizkariak. Lehen egunkariak XVII. mendean argitaratu ziren.
On line prentsa: albisteak edo informazioak Internet bidez eskaintzen dituztenak. Internet 1990 inguruan sortu zen.
Ikusentzunezkoak: albisteak edo informazioak irrati edo telebista bidez eskaintzen dituztenak. Irratia 1920 inguruan hasi zen; telebista, berriz, 1950 inguruan.
Hedabideetan, kazetariek gertatu den edo gertatzera doan zerbait (albistea edo informazioa) kontatzen dute. Kazetariek informazio hori bilatu eta egiaztatu behar izaten dute.