VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Altzai

⇱ Altzai - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Altzai
👁 Image
Euskal Herria
👁 Image
Herriaren ikuspegia
👁 Map
Kokapena
Herrialdea👁 Image
Zuberoa
UdalerriaAltzai-Altzabeheti-Zunharreta
Administrazioa
Posta kodea64470
Herritarraaltzaiar
EzizenaAndrekari (handi)ak eta jokülariak
Geografia
Koordenatuak43°05′42″N 0°54′34″W / 43.0951176°N 0.9094763°W / 43.0951176; -0.9094763

Altzai Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1833an Altzabeheti eta Zunharretarekin batera Altzai-Altzabeheti-Zunharreta udalerria osatu zuen.

Frantsesez Alçay zuen izena. Altzai toponimoak honela idatzia izan da historian zehar:

  • Aucet Suzon (1337[1]),
  • Alsay (1385[2], Duchesne bildumaren CXIV. liburukua[3]),
  • Ausset-Suson (1479[2], Ohixen paperak[4]),

Alçay (1520[1]), Aucet Suson eta Auset Suson (1690[1]) Alsai (XVII. mendea[2]).

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
312 352 318 276 266 - - - -
185618611866187218761881188618911896
- - - - - - - - -
190119061911192119261931193619461954
- - - - - - - - -
196219681975198219901999200920142020
- - - - - - - - -

Iturria: Cassini proiektua[5]

Altzaiko Allande Etxart[6]. Ahotsakerako[7][8] elkarrizketa.

Altzaiko euskara[6] Basabürüako hizkera[9] da, zubereraren[10] aldaera bat. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola.

Herriak Erdi Aroko eliza erromaniko bat du, San Petrirena[11]. XIX. mendean berreraikia, monumentu sailkaturiko XVI. mendeko gurutze bat[12]du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Orpustan,Jean-Baptiste.Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux 2006,196-197or.ISBN 2 86781 396 4..
  2. 1 2 3 Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond
  3. Duchesne bildumaren 99-114. liburukiak, - Bibliothèque nationale de France
  4. Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. EHESS: Cassini proiektua
  6. 1 2 «Altzai-Altzabeheti-Zunharreta - Ahotsak.eus»ahotsak.eus(kontsulta data: 2018-10-19).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea»www.ahotsak.eus(kontsulta data: 2018-10-19).
  8. «Apaiz euskalzale baten eragina - Ahotsak.eus»ahotsak.eus(kontsulta data: 2018-10-19).
  9. «Basabürüa - Ahotsak.eus»ahotsak.eus(kontsulta data: 2018-10-19).
  10. «Zuberotarra - Ahotsak.eus»ahotsak.eus(kontsulta data: 2018-10-19).
  11. Mérimée datu-basea
  12. Palissy datu basea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]