Burgos-BH (UCI kodea: BBH) espainiar txirrindulari-taldea da, kontinental mailan aritzen dena. Burgosen sortua, José Manuel Hernández, José Luis Fernández Martin, Darío Hernández eta José Cabedo ditu kirol-zuzendariak.
Babesle nagusia Burgosko Probintziako Aldundia da. Eta gero, BH bizikleta enpresa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea, amateur mailako CROPUSA taldean du hasiera. 2006 ean, taldea continental maila izatera pasa zen Viña Magna-Cropu izenarekin. urte hartan, taldeko Sergio Pardillak Etorkizuneko Tourreko etapa bat irabazi zuen.
Burgosko Probintziako Aldundiak, 2008ean, taldeko babesle nagusia bihurtu zen eta nahiz eta taldeko izena pixkat aldatu zen, Burgos izena beti agertzen zen.
BHek bizikleten hornitzailea zen 2012 urtea baino lehen, baina 2012tik aurrera, taldeko babeslea da. Horrela, Burgos-BH bezela agertzen da.
2018ean, Espainiako Vueltara joateko gonbidapena lortu zuten eta ordutik aurrera beti izan da itzuli honetan. 2021ean, taldera pasa zen Ander Okamika txirrindulari bizkaitarrak agerraldi onak egin ditu itzuli honetan eta taldeari ikusgarritasuna eman dio.
2018ko taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 👁 Image Pertsonala 2018 | |||
|---|---|---|---|
| Txirrindularia | Jaiotza-data | Herrialdea | Aurreko taldea |
| Óscar Cabedo | 1994.eko azaroak 12 | 👁 ESP Espainia | Seguros Bilbao (2016) |
| Jorge Cubero | 1992.eko azaroak 6 | 👁 ESP Espainia | |
| Jesús Ezquerra | 1990.eko azaroak 30 | 👁 ESP Espainia | Sporting-Tavira (2017) |
| Adrian González Velasco | 1992.eko irailak 13 | 👁 ESP Espainia | Euskadi Basque Country-Murias (2017) |
| Silvio Herklotz | 1994.eko maiatzak 6 | 👁 GER Alemania | Bora-Hansgrohe (2017) |
| Victor Langellotti | 1995.eko ekainak 7 | 👁 MON Monako | UC Monaco (2017) |
| Daniel López | 1994.eko urtarrilak 21 | 👁 ESP Espainia | |
| Matvey Mamykin (Urtk 1–Uztk 31) | 1994.eko urriak 31 | 👁 RUS Errusia | Katusha-Alpecin (2017) |
| José Mendes | 1985.eko apirilak 24 | 👁 POR Portugal | Bora-Hansgrohe (2017) |
| Igor Merino | 1990.eko urriak 16 | 👁 EH Euskal Herria | |
| Álvaro Robredo | 1993.eko apirilak 3 | 👁 ESP Espainia | |
| Diego Rubio | 1991.eko ekainak 13 | 👁 ESP Espainia | Caja Rural-Seguros RGA (2017) |
| Ibai Salas | 1991.eko uztailak 4 | 👁 EH Euskal Herria | |
| Nícolas Sessler | 1994.eko apirilak 29 | 👁 BRA Brasil | Lizarte (2017) |
| Jordi Simón | 1990.eko irailak 6 | 👁 ESP Espainia | Soul Brasil (2017) |
| Pablo Torres | 1987.eko azaroak 27 | 👁 ESP Espainia | |
| Jetse Bol (Abuk 1–Abek 31) | 1989.eko irailak 8 | 👁 NED Herbehereak | Manzana Postobón (2018) |
| Iturria: ProCyclingStats | |||
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 👁 Wd
Datuak: Q1015171 - 👁 Commonscat
Multimedia: Burgos-BH / Q1015171
