| Entzungailu | |
|---|---|
| bozgorailua | |
| 👁 Image | |
| Fabrikazioa | |
| Diseinatzailea | Ernest Mercadier (en) 👁 Itzuli |
Entzungailu edo aurikularrak,[1] ohikoan pluralez aipatuak belarri bakoitzerako bat erabiltzen delako, transduktore mota bat dira, gailu elektroniko batek (adibidez, irrati edo audio-aparailu batek) sortutako seinale elektriko bat jaso eta belarrien ondora daramana bozgorailu txiki batzuen bidez soinu-uhin entzungarriak sortzeko. Entzungailuak eramangarriak eta trukagarriak izan ohi dira, hau da, behar dituen ekipotik erraz entxufatu edo desentxufa ditzake. Entzungailu berak audio-sistema batzuek erabil ditzakete.
Entzungailu batzuk bi noranzkoko komunikaziorako ere badira, mikrofonoa ere badaukatenean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemaniako Beyerdynamic izeneko enpresarena ei da asmakuntza. 1937an salmentan jarri zuten DT 48 modeloa.[2]
Audio-sistema pertsonalak sortu zirenean (irrati eramangarriak eta kaseterako erreproduzitzaile eramangarriak, walkmanak), asko hedatu zen erabilera; gero, CD jogailuak, audio-jogailu digitalak etorri ziren, eta are gehiago dira phikoak ordenagailu pertsonalarekin eta smartphoneekin erabiltzen direlarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fundazioa,Elhuyar.«auricular»Elhuyar Hiztegia(kontsulta data: 2024-03-27).
- ↑ «Beyerdynamic»www.minidisc.com.au(kontsulta data: 2024-03-27).
