Ikaskuntza, ikasketa ere deitua, izaki baten kognizio-sistema (ezagutzei, trebeziei eta horien baliagarritasunari dagokienean) praktika baten bitartez eta modu iraunkorrean errealitatearen ingurune batera egokitzen duen gogamenaren jarduera da. Portaeraren jatorrizko eragiletzat jotzen da. Ikaskuntzaren kontzeptu murritz bat aski zabaldua ere badago, ikaskuntza ezagutza baten bereganatze edo oroimenean finkatze hutsarekin parekatzen duena. Ikasteko ahalmena gizakiek, animaliek eta makina batzuek dute; gainera, uste da landare batzuek ere ikasteko ahalmena badutela.
Gizakiek jaiotzen direnetik hiltzen diren arte ikasten dute ingurunearekin eta inguruko jendearekin izandako elkarrekintzen ondorioz. Ikaskuntza zientziako esparru ugarik aztertzen dute: adibidez, psikologiak (hezkuntzaren psikologiak, neuropsikologiak eta psikologia esperimentalak) eta pedagogiak. Ikasteko modu desberdin ugari identifikatu dira: adibidez, baldintzapen klasikoa eta jolasa. Ikaskuntza kontzienteki edo nahi gabe egin daiteke. Uste da gizakiek ikasteko ahalmena badutela jaio aurretik: ikaskuntza 32 aste dituzten fetuengan ikusi izan da.
| 👁 Psikologia |
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 👁 Wd
Datuak: Q133500 - 👁 Commonscat
Multimedia: Learning / Q133500
