VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Mario_Kart

⇱ Mario Kart - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
👁 Image
Mario Kart
👁 Image
Jatorria
ArgitaletxeaNintendo
Ezaugarriak
Genero artistikoaracing video game (en) 👁 Itzuli
EuskarriaSuper Nintendo Entertainment System, Nintendo 64, Game Boy Advance, Nintendo GameCube, Nintendo DS, Wii, Nintendo 3DS, Wii U, New Nintendo 3DS, Nintendo Switch, iOS, Android eta Nintendo Switch 2
Deskribapena
Honen parte daMario
Ekoizpena
EkoizleaShigeru Miyamoto
GaratzaileaNintendo Entertainment Analysis & Development, Intelligent Systems, Retro Studios (en) 👁 Itzuli
, Nintendo Entertainment Planning & Development eta Velan Studios
nintendo.co.jp…

Mario Kart (japonieraz:マリオカート?,Hepburn:Mario Kāto) Mario frankizian oinarritutako karrera-bideojoko saila bat da, Nintendok garatu eta argitaratua. Jokalariak kart-lasterketetan lehiatzen dira, power-up edo indartzaileak erabiliz. Mario saileko pertsonaiak ditu protagonistak, Mario unibertsoko pistetan lehiatzen. Bideo-joko batzuetan Nintendoren beste frankizia ospetsu batzuetako pertsonaiak ere sartu dira, hala nola Pac-Man, The Legend of Zelda, Animal Crossing edota Splatoon.

Saila 1992an debuta egin zuen, Super Nintendo Entertainment System (SNES) plataformarako Super Mario Kart bideo-jokoa ateraz. Oso arrakastatsua izan zen. Mario Kart sailak hamazazpi joko ditu: zortzi etxeko kontsoletarako, hiru kontsola eramangarrietarako, bost arkade joko Namcorekin batera garatuak eta bat telefono mugikorretarako. Sailak 189 milioi kopia baino gehiago saldu ditu mundu osoan.

Mario Kart 8, 2014an Wii Urako merkaturatua eta 2017an Nintendo Switchera egokitua, bideo-joko salduenetako bat da, bi bertsioetan 76,66 milioi unitate salduta. Mario Kart Live: Home Circuit, errealitate mistoko jokoa, 2020ko urrian atera zen Switch-erako. Azken titulua, Mario Kart World, Nintendo Switch 2rako merkaturatu zuten 2025eko ekainaren 5ean.

Mugikorrerako saila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan behera utziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demo teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]