VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Olbeak

⇱ Aguraingo Olbeak - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Olbeak» orritik birbideratua)
Aguraingo Olbeak
👁 Image
Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Aguraingo herrigune historikoa
👁 Image
Kokapena
Herrialdea👁 Image
Euskal Herria
Probintzia👁 Image
Araba
HerriaAgurain
Koordenatuak42°51′00″N 2°23′21″W / 42.85002°N 2.38922°W / 42.85002; -2.38922
👁 Map
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria7

Aguraingo Olbeak Arabako herri honetako arkupe berezi batzuk dira, San Juan plazako eta Zapatari kaleetako arkitekturan integratuak, Aguraingo Hirigune Historikoan.

Eraikitako euskal ondare nabarmen gisa katalogatua dago multzo jakin hau, eta Aguraingo San Juan plazako 1. zenbakitik 8.era hartzen du plazaren parean, eta jarraian iparralderantz eta gorantz geratzen diren Zapatari kaleko 1., 5., 7., 9., 11 eta 13.a zenbakiak hartzen ditu[1]. Beste olbea multzo bat badago Agurainen, Andra Mari plazako olbeak[2], baina beste horiek desberdinak dira: arkupe hutsa dira, teilatuarekin, non eta San Juan eta Zapatariko olbeek gainean etxe eraikiak dituzten.

Agurainen euskara desagertu ondoren ere, bertako gaztelanian olbeas esaten zitzaien elementu hauei, eta euskarazko hitza dira berez: ohol-beheak dira olbeak, oholez egindako arkupeak baitira azken batean.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arkupeak / Olbeas. San Juan eta Zapatari. Ondarea.»www.euskadi.eus(kontsulta data: 2019-09-16).
  2. «Arkupeak / Olbeas. Andra Mari plaza. Ondarea.»www.euskadi.eus(kontsulta data: 2019-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]