| Roger Idiart | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Azkaine,1931ko urtarrilaren 15a |
| Herrialdea | 👁 Image Lapurdi, Euskal Herria |
| Heriotza | 2009ko abuztuaren 27a(78 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta apaiza |
| 👁 Inguma: roger-idiart-1931-2009 👁 Literaturaren Zubitegia: 277 | |
Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.
1955. urtean apaiztua, Idiart Oloroen, Hazparnen eta Uztaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon zen. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.
1963-64 ikasturtean, Baionan egindako Euskara batuari buruzko bileretan parte hartu zuen.[4]
Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pastorala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xalbador pastorala (1991, Imprimerie del Gaves)
- Etxahun Iruri: pastorala (2001, Ideki)
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orri guztiak
- Txantiloi batean data parametro ez-egokia duten artikuluak
- Betiko hautsitako kanpo estekak dituzten artikuluak
- Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Literaturaren Zubitegia identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNE identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Auñamendi identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Lur identifikatzailea duten artikuluak
