VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Tarifit

⇱ Tarifit - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarifit
ⵜⴰⵔⵉⴼⵉⵜ / ⵜⴰⵔⵉⴼⵛⵜ
تاريفيت
Tarifit—تاريفيت‎—ⵜⴰⵔⵉⴼⵉⵜ‎
👁 Image
Horiz rifteraz hitz egiten duten lurraldeak
Datu orokorrak
Lurralde eremua👁 Image
Maroko

👁 Image
Aljeria

👁 Image
Espainia (Melilla hirian)
Hiztunak6-7 milioi
Ofizialtasuna👁 Image
Maroko
EskualdeaRif
UNESCO sailkapena1: ziurra
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
amazigera
iparraldeko amazigera
Zenati languages (en) 👁 Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa, tifinaga eta arabiar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3rif
Ethnologuerif
Glottologtari1263
Wikipediarif
UNESCO699
IETFrif
Gizon bat rifteraz hitz egiten

Tarifit[1] edo riftera, riftarrek hitz egiten duten Amazigera hizkuntzaren aldaera bat da, Marokoko ipar-ekialdeko Rif eskualdekoa. Riftera, Aljeriako riftar komunitateetan, mugatik gertu dauden hirietan eta Espainiako Melilla hirian ere hitz egiten da.[2] 6 eta 7 milioi hiztun artean ditu.[3]

Alde historiko, sozial eta kulturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frai Esteban Ibañez aita frantziskotarrak, 1938an, Pedro Sarrionandia frantziskotar zenaren riftar hiztegiaren eskuizkribua bi zatitan argitaratu zuen:[4]

Bere gramatika Marokoko Misio Apostolikoko beste frantziskotar honek ere aztertu zuen, aita Pedro Sarrionandiak 1905eko Gramática de la lengua rifeña (2* ed., Tanger, 1925) lanean, behaketa partikularretan aberatsa.

Ibáñez-Sarrionandiaren Hiztegia bere izaerako lehen lana izan zen, material lexikologikoan aberatsagatik eta bere aurkezpen zientifiko, pedagogiko eta praktikoagatik, eguneroko hizkeratik hartutako adibideekin.

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute riftera, eskualde honetako biztanle gehienen ama hizkuntza delarik, baita Espainiako Melilla hiri autonomikoko riftar jatorriko zenbait biztanleena ere.[5][6] Europako hainbat hiritan emigratutako errifeñen komunitateetan ere hitz egiten da. Rifetik kanpoko riftar hiztun talde garrantzitsuena Herbehereetan dago.

Estatus ofiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtera arte ez da ofiziala izan eta urte horretan ofizialtasuna lortu zuen arabiar udaberriaren testuinguruan izandako protestengatik, Amazigera hizkuntzarekin batera. 1994an, erregeak, eskoletan amazigeraren "berehalako" sarrera iragarri zuen, baina, 2003ra arte ez ziren hasi amazigeraren derrigorrezko irakaskuntza planak lehen mailako eskolan, bere hiru aldaera marokoarretan: riftera, Erdialdeko Atlaseko amazigera eta taxelhiyt. Planak amazigeraren azterketa aurreikusten du irakaskuntzaren maila guztietan eta herrialde osoan, eta, aldi berean, hizkuntzaren estandarizaziorantz aurrera egiteko balioko du.[7]

Hizkuntza riftarren artean nagusiena da, hizkuntza zenaten azpitaldekoa, aldi berean iparraldeko amazig hizkuntzen multzoan sartzen dena. Beste amazig hizkuntza batzuekin gertatzen den bezala, bere hiztunek, sarri, amazigera izen generikoarekin izendatzen dute riftera. Aipatu beharra dago Marokon amazig kulturako aditu askok ukatu egiten dutela herrialdean dauden hiru aldaera nagusiak hizkuntza desberdinak direnik. Ondorengo taulan, kabiliera eta taxelhiytekin antza duten rifteraren hitz batzuk daude:

GLOSA Kabiliera Tashelhit Riftera
'Zuhaitza' /tejṛa/ /cĝert/ /thasajath/
'lore' /ajeĝĝig/ /ajeddig/ /nwar/
'larru' /agʷlim/ /ilem/ /thirmacht/ o /irm/
'adarr' /icc/ (sing.)

/acciwn/ (pl.)

/isk/ (sing.)

/iskwen/ (pl.)

/qicc/ (sing.)

iqaccawen (pl.)

'esne' /iɣi/ /aɣa/ /acefay/ o /aɣe/
'gurin' /udi/ /tudit/ /thrusi/ o /dhan/
'irin' /awren/ /aggurn/ /aren/ o /an/
'errauts' /iɣed/ /iɣḍ/ /iɣiḍ/
'ilargi /agur/ /ayur/ /thaziri/ o /yur/
'gaur' /assa/ /ɣassa/ /nhara/ o /assa/
'gutun' /tavṛaṭ/ /tabrat/ /tavrat/
'alaba' /yelli/ /illi/ /yedji/
'txiki' /amezyan/ /imezzey/ /amezyan/
'gorri' /azgwaɣ/ /azugaɣ/ /azgwaɣ/
'ezker' /azelmaḍ/ /azelkaḍ/ /azermaḍ/
'bizi' /idir/ /dder/ /ddar/
'jan' /ečč/ /icc/ /ecc/
'begiratu' /muqel/ /smaqel/ /xzar/
'utzi' /eĝĝ/ /ajj/ /ejj/
'lurperatu' /nṭel/ /mḍel/ /ndar/
'erre' /ṛeɣ/ /jder/ /shaq/ o /raɣ/
'galdetu' /seqsi/ /saqsa/ /seqsa/
'zuek' (m.) /kunwi/ /kunni/ /kenniw/
'zuek' (f.) /kunemti/ /kuninti/ /kennint/
'gorotza' /ixan/ /ixan/ /izzan/

Espainieraren eta arabieraren maileguak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riftarrak espainieratik hartutako hainbat izen eta juntagailu gorpuztu dituzte, adibidez: zergatik ("porque"), mahaia ("mmesa"), gizona ("hombre") edo sinestezina ("increible"). Rifterazko 250 hitz baino gehiago kontatzen dira. Hala ere, denboraren poderioz, batzuk deformatu edo fonetikoki egokitu dira porqui, misa, homre, incri'ble adibidez. Rifteraren sustantiboen %20 baino gehiago arabiera dariya eta arabiera klasikoaren egokitzapenak dira. Adibidez, "Imuth" (hil) arabieratik dator, eta horrela ehunka adibide daukagu.

Mamesh (nola), Min (zer), Maghar edo Maymi (zergatik), Mrmi (noiz), Mani (non), Manwen (nor edo zein).

Juntagailuak hauek dira: ualakin (baina), uash (baina), masha (baina), imma (edo), kudkud (bitartean), rakho (orain), am (nola), ewa (ba-), mara (-en bada/-en badu), m 'rmi (noiz), mani (non), msh-har (zenbat). Ma galdetzailearen izaera duen lotura bat ere izan daiteke. Adibidez: Dhetsad ma? (Lo hartu duzu?).

👁 Image
Tifinagh alfabetoa

Tarifitak, XX. mendea baino lehenagoko literatura idatzi gutxi dauka. Amazigen beste hizkuntza batzuk bezala, modu ezberdinetan idatzi da denboran zehar. Lehenik eta behin, karaktere arabiarrekin eta geroago alfabeto latinoa erabiliz. 2003an sartutako irakaskuntza ofizialak tifinagh alfabetoa aukeratu du, herri amzigek Tamazgha osoan historikoki erabilitako eskrituren birsortze modernoa dena.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bisita ezazu Tarifit Wikimedia Incubator proiektuan