Upton Sinclair (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1878ko irailaren 20 – New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1968ko azaroaren 25a) ingelesezko idazle eta kazetaria izan zen. Ideia sozialisten aldekoa zen, eta 1905ean ikasleen sindikatuen arteko higikundea sortu zuen Jack Londonekin batera. 1906-1907an bere ideia sozialistak gauzatzeko Helicon Home Colony komunitate utopikoa sortu zuen, baina saioak porrot egin zuen eta sute batek desegin zuen.
Saiakera, kontakizuna eta antzerkia landu zituen ehundik gora liburutan, askotan polemika sortzen zuela bere ideia aurrerakoiengatik. Bere lehen eleberrian, The Jungle (1906), Chicagoko hiltegietako lan-egoera azaltzen zuen eta salaketa hark gobernuaren ikerketa eragin zuen; haren ondorioz erreformak egin ziren. Geroztik hainbat informazio eleberri idatzi zituen, besteren artean: King Coal (1917, Ikatz errege); Oil! (1927, Petrolioa!); Boston (1928), Sacco eta Vanzetti auziaren inguruan; World´s End (1940-1953, Munduaren amaiera, Bigarren Mundu Gerrari buruzko 11 eleberrik osaturiko saila). 1942an Pulitzer saria eman zioten Hitlerren igoera deskribatzen zuen Dragon´s Teeth obragatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 👁 Wd
Datuak: Q216134 - 👁 Commonscat
Multimedia: Upton Sinclair / Q216134
- Hilobiaren irudia duten biografiak
- Hilobiaren kokapenaren berri ematen duten biografiak
- Commonskat txantiloiaren mantenimendu bilaketak
- Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak
- Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:ISNI identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNA identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNE identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNC identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:CANTIC identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:NLA identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:SNAC identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BIBSYS identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:UB identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:SBN identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Open Library identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Lur identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BVMC persona identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Gutenberg proiektuko autore identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:26 elementuko autoritate kontrola duten orriak
