Video Jockey (VJ edo VJing) denbora errealeko arte bisualei ematen zaien izen generikoa da. Musikarekin sinkronizatutako irudien sorkuntza edo manipulazioa da VJ baten ezaugarri nagusia[1]. Video Jockeyak askotan egoten dira gertakariei lotuta, adibidez kontzertuak, diskotekak edo musika festibalak, eta batzuetan beste arte performatibo batzuekin koordinatzen dira. Musika, aktoreak eta dantzariak ere egon daitezke VJ baten lanarekin batera. New Yorken 1970ko hamarkadan sortu zen terminoa[2], baina MTVren paperarekin egin zen famatu. Bi kasu horietan VJ batek musika hautatu eta manipulatzen du, Disc Jockey batek musikarekin egiten duen bezala.
Video Jockey batek multimedia galeria bat izan behar du, izan VHS zinta moduan, DVDen barnean edo, beranduago, disko gogor bateko fitxategi gisa. Batzuetan kamera batekin ere laguntzen da, zuzeneko irudiak sartzeko, edo ordenagailu bidez sorturiko simulazio bisualetaz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ VJ: lights::video:VJ.. H42006ISBN 097650605X.PMC 174556038.(kontsulta data: 2019-06-03).
- ↑ (Ingelesez)D-Fuse. (2006-12-14).VJ: Audio-Visual Art and VJ Culture: Includes DVD. Laurence King PublishingISBN 9781856694902.(kontsulta data: 2019-06-03).
- ↑ «B: The Basics of Logic Design»Rechnerorganisation und Rechnerentwurf(De Gruyter)ISBN 9783110446067.(kontsulta data: 2019-06-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Visual Music Archive Heike Sperling irakaslearen artxiboa.
- VJ booking - Free VJ Portfolio Network
- VJs Mag – aldizkari espezializatua
- VJs TV artista audiobisualen sarea.
- 👁 Wd
Datuak: Q616077 - 👁 Commonscat
Multimedia: VJ (video performance art) / Q616077
