VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Andres_Febo

⇱ Andres Febo - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andres Febo
👁 Image

Bizitza
JaiotzaIruñea,1501eko urriaren 14a
Herrialdea👁 Image
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZangoza,1503ko apirilaren 17a(1 urte)
Hobiratze lekuaLeireko monasterioa👁 Image
Familia
AitaJoanes III.a Nafarroakoa
AmaKatalina I.a Nafarroakoa
Haurrideak
LeinuaAlbreteko leinua
Jarduerak
Jarduerakcrown prince (en) 👁 Itzuli

Andres Febo[1] (Iruñea, 1501eko urriaren 14a - Zangoza, 1503ko apirilaren 17), nafar infantea izan zen, Vianako printzea izandakoa.

Zenbait alaba eta hiru seme hil goiztiarren jaiotzaren ondoren, Andres Febo Katalina erreginaren eta haren senar Joan III.a Nafarroakoaren lehen seme osasuntsua izan zen. Horrela, jaio zenetik, 18 hilabete zituela, hil zen arte Nafarroako koroaren oinordekoa izan zen. Vianako Printzea titulua jaso zuen, bere mailari zegokiona.

Bere "Febo" ezizenak bere osaba Frantzisko Febo Nafarroako erregeari eta Foixko etxea sortu zuen Gaston Febo kondea bere arabasoari erreferentzia egiten die.

Bere ahizpa nagusia, Ana Nafarroakoa, 1492az geroztik erresumaren oinordekoa izan zena, ezkontza-negoziazio ugariren xede bilakatu zen, batez ere Fernando Aragoikoak eta Elisabet Gaztelakoak bultzatu zituztenak. Nafarroako dinastiaren etorkizuna, beraz, ziurtatua zirudien jaiotza honekin, Joanes Foixkoa, Katalinaren osaba, Nafarroako tronua lortu nahi zuena, hil eta handik gutxira gertatu zela kontuan izanik.[2]

1502ko otsaila eta abendua bitartean, gurasoak Nafarroatik Biarnora joan zirenean, Andres Febok Nafarroako Erresumako teniente-jeneralaren kargua hartu zuen, eta Nafarroako Errege Kontseiluak bere izenean sinatu zituen agiri ofizial guztiak.

1503ko udaberrian, apirilaren 17an, errege familia Zangozan bizi zelarik, Andres Febo printzea bat-batean hil zen. Bere amak, orduan haurdunaldiaren amaieran, apirilaren 21ean beste haur ar bat erditzen du, Henrike II.a Nafarroakoa izango zena. Andres Febo printzea Leireko San Salbadore abadiako errege-panteoian hilobiratu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia.(PDF)192. arauaː Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. (kontsulta data: 2025-2-1).
  2. Lakarra,José María. (1973).Historia política del Reino de Navarra. Desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. 3Iruñea:AranzadiISBN 84-500-5700-0..
  • Adot Lerga, Álvaro (1999) Itinerario de los reyes privativos de Navarra: Juan III de Albret – Catalina I de Foix (1483–1517). Príncipe de Viana, Iruñea 60, 459–492.
  • Anthony, Raoul (1931). Identification et étude des ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris.
  • Woodacre, Elena. Queens Regnant of Navarre. Succession, politics, and partnership, 1274–1512 = Queenship and Power. New York: Palgrave Macmillan (2013).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]