VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Borboierria

⇱ Borboierria - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
👁 Image
Borboierria Okzitaniako mapan.

Borboierria[1] (Okzitanieraz: Borbonés / Barbonés, frantsesez: Bourbonnais) Frantziako erdialdeko eskualde historikoa izan zen, egungo Allier departamentuarekin eta Cher departamentuko zati batekin bat egiten zuena.

Ezagutzen den lehendabiziko jauna Adhémar (edo Aimar) izan zen, X. mendean. Bourbongo lehen gaztelua eskuratu zuen (egun Bourbon-l'Archambault), zeinek izena sendiari eman zion, Borboi etxeari hain zuzen. Souvigny abadiaren eta Bourbon-l´Archambault gazteluaren inguruan sortu zen Bourbon jaurerria, beraz.

Borboiaren lehenengo etxea 1200ean amaitu zen Archambault VII.aren heriotzarekin. Mahaut de Bourbon oinordeko bakarra izan zen. Bere senarrak, Gui II.a Dampierrekoak, Montlucon erantsi zien Borboi jaunen ondasunei. Borboien bigarren etxea 1218an hasi zen, Archiabaud VIII.arekin, Gui eta Mahuten semearekin. Archambaud IX.a Zipren hil zen 1249an gurutzada batean. Orduan, Borboierria Borgoinako etxeak eskuratu zuen.

Beatrice Borgoinakoa (1258-1310) Robert Frantziakoarekin (1256-1318) ezkondu zenean (1272) luze iraungo zuen Borboiko etxe arrakastatsua sortu zen. Izan ere, leinu hau Nafarroako tronura, Frantziakora eta Espainiakora iritsi zen kronologikoki.

Handituz joan zen arian-arian, eta 1327an dukerri bihurtu zen, Moulins hiriburu zela. Karlos III.a Borboiko Kondestablea hil ondoren (1527), Frantzisko I.a Frantziako erregeak koroara bildu zuen, eta Bourbon titulua Marche-Vendôme adarrera igaro zen.

Frantziako eskualde historikoak

AlsaziaAngoumoisAnjouArtoisAunisAuverniaBeaujolaisBerryBearnoBorboierriaBorgoinaBretainiaChampagneComtat VenaissinDofinerriaFlandriako konderriaFoixForezFranche-ComtéGaskoiniaGuienaFrantziako UharteaHainauteko konderriaKorsikaLanguedocLandauLimousinLorrenaLyonerriaMaineMarcheNafarroa BehereaNivernaisNormandiaOrleanerriaPertxePikardiaPoitouProventzaRoussillonSaintongeTurenaTrois-Évêchés

👁 Okzitaniako bandera
Okzitaniako eskualde historikoak 👁 Okzitaniako bandera

👁 Image
Auvernia
👁 Image
Bearno
👁 Image
Borboierria
👁 Image
Dofinerria
👁 Image
Gaskoinia
(horren barruan: 👁 Image
Armagnac, 👁 Image
Bigorra eta 👁 Image
Arango harana
)
👁 Image
Guiena
(horren barruan: Agenais, Quercy, 👁 Image
Périgord eta 👁 Image
Rouergue
)
👁 Image
Limousin
(horren barruan 👁 Image
Limousingo leinua
)
👁 Image
Languedoc (horren barruan: 👁 Image
Foix Herria eta Fenolhedés
)
👁 Image
Monako
👁 Image
Okzitaniako haranak
👁 Image
Nizar herria
👁 Image
Proventza
(horren barruan: 👁 Image
Comtat Venaissin
)
👁 Image
Velai
(antzinean Languedoc-en)👁 Image
Vivarés
(antzinean Languedoc-en)


La Gàrdiako barrendegia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]