| ETB 3 | |
|---|---|
| 👁 ETB 3 | |
| Jabea | EITB |
| Emisio eremua | 👁 Euskal Herria Euskadi |
| Hasiera data | 2008ko urriaren 10a |
| Amaiera data | 2026ko martxoaren 18a |
| Egoitza | Bilbo (Bizkaia) |
| Baliagarritasuna | LTD, Satelitea, Kablea, ADSL |
| Kate senidea(k) | ETB 1 ETB 2 ETB 4 ETB Basque |
| www.eitb.eus/telebista/etb3 | |
ETB 3 EITB euskal korporazio publikoak 2008ko urriaren 10ean abiatu eta 2026ko martxoaren 18an itxi zuen telebista kate bat izan zen. Euskara hutsezko kanala zen, orokorrean 30 urtetik beherako pertsonentzat egina. Hasiera batean, musika saioak, filmak, marrazki bizidunak, dokumentalak, erreportajeak, albistegiak eta kirol emanaldiak izan ziren programazioaren ardatza. Geroago, ordea, soilik marrazki bizidunak emititzea erabaki zuen, haurrek marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukera izan zezaten.
2026ko martxoaren 14an, EITBk ETB 3 ixteko asmoa zuela salatu zuen Aldatu Gidoia elkarteak. Martxoaren 16an baieztatu zuen EITBk halaxe izanen zela, eta telebista kate honen azken eguna martxoaren 17a izan zen.[1][2][3] Pantailak Euskaraz elkarteak itxieraren kontrako sinadura bilketa abiatu zuen egun horretan berean.[4] Martxoaren 20an 21.000 sinadura bilduak zituzten Avaaz.org plataforman.[5]
Audientzia urtez urte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Grafikoa | Kuota |
|---|---|---|
| 2008 | %0,1 | |
| 2009 | %0,3 | |
| 2010 | %0,5 | |
| 2011 | %0,7 | |
| 2012 | %0,9 | |
| 2013 | %0,9 | |
| 2014 | %0,9 | |
| 2015 | %0,6 | |
| 2016 | %0,6 | |
| 2017 | %0,5 | |
| 2018 | %0,3 | |
| 2019 | ----- |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Espainiako autonomia erkidegoetako telebista kateak | ||
|---|---|---|
|
Canal Sur / Canal Sur 2 • Aragón TV • TPA / TPA 2 • IB3 • ETB 1 / ETB 2 / ETB 3 / ETB 4 • TV Canaria / TV Canaria 2 • CYLTV / CyL8 • CMT / CMT 2 • TV3 / El 33 / Canal Super3 / 3/24 / Esport 3 • Canal Extremadura Televisión • TVG / tvG2 • Telemadrid / LaOtra • 7RM • Canal Nou / Canal Nou 24 | ||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Beloki,Mikel Elkoroberezibar. (2026-03-14).«ETB3 kate konbentzionala ixteko asmoa dagoela salatu du Aldatu Gidoia-k»Berria(kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ «ETBk ez du aurrerantzean haurrei esklusiboki zuzendutako telebista katerik izango»Argia(kontsulta data: 2026-03-19).
- ↑ Urkizu,Urtzi. (2026-03-18).«Haurrak euskarazko katerik gabe utzi ditu ETBk»Berria(kontsulta data: 2026-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz)Andueza,Iker Rioja. (2026-03-18).«La televisión vasca cierra su canal infantil en euskera, ETB3, y 10.000 personas firman ya contra la desaparición»elDiario.es(kontsulta data: 2026-03-19).
- ↑ Urkizu,Urtzi. (2026-03-20).«'ETB3 ez itxi!' kanpainak 21.100 sinadura baino gehiago jaso ditu»Berria(kontsulta data: 2026-03-20).
