Axel Hugo Theodor Theorell (Linköping (Suedia), 1903ko uztailaren 6a - Stockholm, 1982ko abuztuaren 15a) 1955ean Nobel Saria lortu zuen ospe handiko suediar zientzialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Axel Hugo Theodor Theorell Linköpingen jaio zen, Suedian, 1903ko uztailaren 6an. Aita sendagilea zen eta Hugok ere medikuntza ikasi zuen Stockholmeko Karolinska Institutuan, 1930ean lizentziatu zelarik[1].
Rockefeller beka jaso zuen eta, 1933tik 1935era bitartean, Otto Warburgekin egin zuen lan Berlin-Dahlemen.
1937an Uppsalako Unibertsitateko Fisilogiako irakasle izan zen eta, 1959an, berriz, Karolinska institutuan. Saria jaso zuen Nobel Fundazioaren lehen kolaboratzailea izan zen, institutu honetako kide eta Nobel institutuko Biokimikako departamentuko zuzendari ere izan zelako.
Hugo Theorell Margit Alenius pianojolearekin ezkondu zen eta bikoteak 3 seme-alaba izan zituen[1].
1955ean, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen entzimen prozesu biokimikoen gaineko ikerketak egin zituelako. Aurrerapen handiak egin zituen esparru honetan.
Lan horrek entzimen izaera eta eragin oxidakorrari buruzko aurrerapen handiak erakutsi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 👁 Wd
Datuak: Q156480 - 👁 Commonscat
Multimedia: Hugo Theorell / Q156480
- Hilobiaren irudia duten biografiak
- Hilobiaren kokapenaren berri ematen duten biografiak
- Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:ISNI identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:SNAC identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Leopoldina identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:Open Library identifikatzailea duten artikuluak
