Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Inguru naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen% 62 Chicagon bizi da.
Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carl Sandburg (1878-1967), idazlea.
- Ernest Hemingway (1899-1961), idazlea.
- Ronald Reagan (1911-2004), AEBetako presidentea (1981-1989).
- Edwin Krebs (1918-2009), biokimikaria.
- Charlton Heston (1923-2008), aktorea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 👁 Wd
Datuak: Q1204 - 👁 Commonscat
Multimedia: Illinois / Q1204
| 👁 Geografia |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Txantiloi-deietan argumentu bikoiztuak erabiltzen dituzten orrialdeak
- Wikidatako koordenatuak dituzten artikuluak
- Wikipedia:VIAF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:ISNI identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:BNF identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:LCCN identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:NLA identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:OSM zenbakia identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:TGN identifikatzailea duten artikuluak
- Wikipedia:15 elementuko autoritate kontrola duten orriak
- Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak
