- Artikulu hau euskal mitologiako pertsonaiari buruzkoa da; UEUren datu-basea gaitzat duena beste hau da: «Inguma (datu-basea)»
| Inguma | |
|---|---|
| euskal mitologia | |
| 👁 Image | |
| Ezaugarriak | |
| Baliokideak | Pesanta (en) 👁 Itzuli eta Lietuvēns |
| Domeinua | amesgaiztoa |
Inguma euskal mitologiako izaki bat da, etxeetan sartu eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten dituena amesgaiztoak sortuz. Mauma ere esaten zaio. Euskal mitologian, mota askotako ingumak aurki ditzakegu: eraikitzailea eta suntsitzailea, ona eta gaiztoa eta baketsua eta oldarkorra.
Inguma amets gaiztoen arduraduna da. Esaten da gauetan etxeetara sartzen direla jendea lo dagoenean. Ateetako sarrailetatik edo etxeko ate leihoen zuloetatik laino moduan sartzen da. Isilpean hurbiltzen dira eta lo daudenen lepoak estutzen dituzte hauen arnasketa zailtzen.
Herri ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin[1]:
| « | "Inguma, enauk hire izu |
» |
Arrasaten, Amandre Santa Ines gurtzen egiten zen Ingumaren gaueko eragin gaiztoaren aurka[2][3].
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Urkijoren Gaua filman (2025), Ingumari eskainitako atal bat dago[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20071023151259/http://www.puntubi.com/mitologia/inguma.htm
- ↑ Fiestas, rituales e identidades = [Festivities, rituals and identities. ]Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos = Societé d'Etudes Basques[2004]ISBN 8484198944.PMC 920126012.(kontsulta data: 2019-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz)«Una 'amandre' de 405 años»El Diario Vasco2012-10-28(kontsulta data: 2019-05-26).
- ↑ Makazaga,Ander. (2025-11-19).«‘GAUA’: Jainkoaren bide zuzenetik aldentzen»Zinea(kontsulta data: 2025-11-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 👁 Wd
Datuak: Q2742827 - 👁 Commonscat
Multimedia: Category:Inguma / Q2742827
