VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Liguria

⇱ Liguria - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Liguria
👁 Image
Administrazioa
Estatua👁 Image
Italia
HiriburuaGenova
ProbintziakGenova
Imperia
La Spezia
Savona
Udalerriak235
Geografia
Koordenatuak44°27′00″N 8°46′00″E / 44.45°N 8.7667°E / 44.45; 8.7667
👁 Image
Azalera5.410 km²
Demografia
Biztanleria1.617.000 biztanle (2011)
Dentsitatea298 bizt/km²
www.regione.liguria.it

Liguria Italiako Errepublika osatzen duten hogei erregioetako bat da. Bere hiriburu eta hiri populatuena Genova da. Italiako ipar-mendebaldean dago, muga hauek ditu: iparraldean Piemonte, ipar-ekialdean Emilia-Romagna, ekialdean Toscana, hegoaldean Liguria itsasoa edo Genoako golkoa (Mediterraneo itsasoa) eta mendebaldean Frantziako Itsas Alpeak departamentua. Hedaduraz Italiako hirugarren erregiorik txikiena da (5.422 km2) —Molise eta Aostako Haranaren atzetik. Halaere, biztanle-dentsitateari dagoionez laugarren trinkoena da: 292 biztaznle km2-ko baitu, Campania, Lonbardia eta Lazioren atzetik. Alpeak-Mediterraneo euroeskualdearen parte da.

Geografia fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liguria lur-zerrenda estua da, Liguriako itsasoaren eta Alpeen eta Apeninoen artean kokatua. Punturik altuena Saccarello mendia da (2.201 m). Mendiek lurraldearen% 65a estaltzen dute eta puntu askotan itsasoraino iristen dira.

Liguriako kostaldeak 350 km-ko luzera du eta bere plataforma kontinentala oso estua eta malkartsua da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau lurralde ditu:

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genova, Imperia, La Spezia, Rapallo, Sanremo, Savona eta Ventimiglia.

Italiako eskualderik aberatsenetakoa da. Itsasertzean loreak lantzen dira (Italiako arrosa eta krabelin gehienak bertan hazten dira) eta industriak garrantzi handia du, Genovan, La Spezian eta Savonan batez ere: altzairugintza eta metalurgia astuna (Cornegliano, Genova), petrolio findegiak (Savona, La Spezia) eta ontzigintza (Genova, La Spezia) dira industria jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du bai itsasertzean bai barnealdean. Itsas portuak (Genova, Savona eta La Spezia) ere jarduera handikoak dira.

Liguriar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
👁 Okzitaniako bandera
Okzitaniako lurraldeak 👁 Okzitaniako bandera

Frantzian: Allier · Ardèche · Aveyron · Aude · Alpe Garaiak · Proventza Garaiko Alpeak · Itsas Alpeak · Ariege · Rodanoren Ahoak · Cantal · Cher · Charente · Correze · Creuse · Dordoina · Drôme · Herault · Gard · Garona Garaia · Gers · Gironda · Indre · Isère · Landak · Loira · Loira Garaia · Lozere · Lot · Lot eta Garona · Pirinio Atlantikoak · Pirinio Garaiak · Ekialdeko Pirinioak · Puy-de-Dôme · Tarn · Tarn eta Garona · Var · Vaucluse · Vienne · Vienne Garaia

Espainian: Arango harana (Katalunia)

Italian: Turin · Cuneo (Piemonte) · Guardia Piemontese (Calabria) · Imperia (Liguria)

Monakon: Monako

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]