VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Paue

⇱ Paue - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Paue
Pau
Frantziako udalerria
👁 Image
👁 Image
Administrazioa
Estatu burujabe👁 Image
Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea👁 Image
Akitania Berria
Departamendua👁 Image
Pirinio Atlantikoak
BarrutiPaueko barrutia
AlkateaFrançois Bayrou
Izen ofizialaPau
Jatorrizko izenaPau
Posta kodea64000
Geografia
Koordenatuak43°18′03″N 0°22′12″W / 43.3008°N 0.37°W / 43.3008; -0.37
👁 Map
👁 Image
Azalera31,51 km²
Altitudea215 m, 165 m, 245 m eta 214 m
MugakideakBuros, Billère, Bizanos, Gelos, Idron, Jurançon, Lons, Montardon, Morlaàs eta Mazères-Lezons
Demografia
Biztanleria80.441 (2023ko urtarrilaren 1a)
👁 alt_left
41.245(%51,3)(%44,6)35.885👁 alt_right
Dentsitatea2.553 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGöttingen, Setúbal, Zaragoza, Pistoia, Kōfu, Swansea, Daloa (en) 👁 Itzuli
eta Xi'an
pau.fr

Paue[1] (okzitanieraz eta frantsesez:Pau, /ˈpo/ ahoskatua) Pirinio Atlantikoak departamenduko hiriburua da, hau da, Ipar Euskal Herria hartzen duen departamenduaren burua. 1464tik aurrera Bearnoko hiriburua ere bada. Gertuko beste 13 udalerrirekin batera, Paue-Pirinioak herri elkargoa sortu zuen.

83.903 biztanle zituen 2006an eta 6 kantonamendutako burua da. 1972an sortutako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak bertan du egoitza nagusia eta, beraz, bere biztanleen artean ikasle asko bizi dira. 1,8km dituen Boulevard des Pyrénées karrikak Paueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du. Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen: "Pauek munduko ikuspegi ederrena du lurretik, Napolik itsasotik duen moduan."[2]

👁 Image
Pauen kokapena Gaskoinian.

Izenaren jatorria ezezaguna da. Tradizioak pal hitzetik zetorrela zioen, gazteluaren zuresietatik ekarria. Ikerketa modernoen arabera, haitzaren aurreindoeuropar hitza pal edo bal izan zen eta teoriak bat egiten du hiriaren mendien arteko kokapenarekin.[3] Bada beste hipotesi bat, euskararen bidez, erraz asko azaltzen duena nondik datorren Pau hitza: euskaraz planus latinezko hitzetik lau eta pau geratu dira, p edo l letra galduta. Hortaz, hipotesi horren arabera, Pau toponimoak lau edo lautada hitzekin du zerikusia, azken batean lautada zabal batean dagoelako kokaturik[4]. Edonola ere, XII. mendeko iturrietan jada egungo izena erabiltzen zuten. Bertokoen gentilizioa pauetar da, palois frantsesez. Urbis palladium et gentis dute goiburua.

Paue Ozeano Atlantikotik 100 kilometrotara eta Pirinioetatik 50 kilometrotara dago. Bere kokapena guztiz estrategikoa da Espainiarako bidean dago eta. Hiria 200 metroko altueran dago eta Paueko uhaitzaren harana du kontrolpean. Ibaia, mendiko elurra urtzen denean uhaitza dena, Gavarnieko zirkuan du iturburua. 175 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Aturriko ibaiadar bilakatzen da. Antzinako artzainen ibilbidea egun GR 65 ibilbidea da.

Eskualdeko beste ibaiak Luy de Béarn, Luyren ibaiadarra; Ousse; Paueko uhaitzaren ibaiadarra den Oussouet eta Luy de Béarnen ibaiadarra den Uzan dira.

TGVren burdinbideak hiria zeharkatzen du, Parisetik Baiona edo Tolosarantz bere bidean. A64 autobidea ekialderantz doa eta 2010eko abenduan inauguratu zuten A65 Bordele eta Dordoinarantz.

Paueko funikularra hirigunetik eta Boulevard des Pyrénées karrikatik tren-geltokiraino doa. Herriko autobusak 13 linea ditu eta Société des transports de l'agglomération paloise (STAP) elkarteak kudeatzen du.

Bertoko klima ozeanikoa da, negu epelak eta uda ez oso beroak dituena.

👁 Image
👁 Image
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 12 14 16 20 24 27 27 24 19 13 10 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 7.5 9 11.5 15 18.5 21 21 18.5 14.5 9 6.5 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 4 7 10 13 15 15 13 10 5 3 8.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 87 80 71 81 85 70 46 74 83 82 104 99 962
Prezipitazio egunak (≥ ) 14 13 13 15 15 12 10 11 11 12 13 13 152
Eguzki orduak 93 143 186 210 217 270 310 248 210 186 120 93 2286
Iturria: World Climate Guide [5]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
👁 Image
Buros, Montardon Morlaàs 👁 Image
Lons, Billère 👁 Image
Bizanos, Idron
👁 Image
Mendebaldea
Paue
👁 Image
Ekialdea
👁 Image
Gelos, Jurançon

XI. mendean gotortu zuten eremua[6] Paueko uhaitza kontrolatzeko. Gotorlekua ibaiaren iparraldean eraiki zuten, apezpikuaren egoitza zen Leskarretik eta bizkondeen egoitza zen Morlaàsetik distantziakidea zelakoa. 1464an Biarnoko hiriburu bilakatu zen. XIV. mendearen hasieran, Gaston III.a Foix-Biarnokoak Paueko gaztelua bizitzeko egoki bihurtu zuen, Hego Nafarroako konkista eta gero, Johan eta Katalina errege-erreginek hiruburua Iruñetik Pauera pasatzen dute. Gaztela-Aragoiko soldaduek 1512an Hegoaldeko erresumaren konkista eta gero Nafarroako erregeek egoitza moduan erabiliko zuten.

Bertan Henrike III.a Nafarroakoa jaio zen. Hau, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege bihurtu zenean, bertoko handikiei bere asmoa ez zela Frantziari Nafarroa ematea baizik eta Frantzia Nafarroari ematea adierazi zien.

Napoleon III.ak gaztelua eta hiri zaharberritu zituen, Biarritzen moduko Belle Époque arkitekturaren ideiak jarraituz. Orduko hiriak nazioarteko biztanleria erakarri zuen, adibidez, Abraham Lincoln hil zenean, bere alarguna zen Mary Todd Lincolnek bertan eman zituen bere bizitzaren azken urteak[7].

Britianiarrek Paue eta bere klima gustukoa zituen lehendik, izan ere Wellingtonek 1814an jadanik hiria bisitatu zuen.[8]. Horri esker bertan, kontinente osoko lehenengo 18 zuloko golf-zelaia eraiki zuten[9].

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
8.756 8.465 9.293 11.444 11.285 12.607 13.841 16.170 16.196
185618611866187218761881188618911896
18.671 21.881 24.563 27.300 28.908 29.971 30.624 33.111 33.012
190119061911192119261931193619461954
34.268 35.044 37.149 35.665 37.711 38.962 40.451 46.158 48.320
196219681975198219901999200920142020
59.937 74.005 83.498 83.790 82.157 78.732 - - -

Hiriko hizkuntza nagusi eta ofiziala frantsesa da. Edonola ere, 1620ra arte hizkuntza ofiziala bearnera izan zen, okzitanierazko aldaera gaskoia. Herrian hain zen erabilia hizkuntza ezen bertoko ingelesek ingeles-bearnerazko hiztegia egin baitzuten. Paueko golf-zelaian lan egiten zuten mutikoek capdèth zuten izena bearneraz eta hitz horretatik ingelesezko caddie sortu zen.

Bearneraren aldeko elkarte guztiek L'Ostau Bearnés[10] izeneko erakundea sortu zuten. Hirian Paulina izeneko calandreta edo eskola elebiduna dute, 90 ikasle dituena.

Alkateen zerrenda
Agintaldia Izena Alderdi politikoa
19081919 Alfred de Lassence
19191925 Gaston Lacoste
19251927 Louis Iriart Etxepare AD
1927–1930 Alfred de Lassence
19301932 Alfred Steck
19321936 Gaston Lacoste
19371944 Pierre Verdenal
19441947 Henri Lapuyade PRRS
19471971 Louis Sallenave Independente
19712006 André Labarrère Alderdi Sozialista
20062008 Yves Urieta Alderdi Sozialista / LGM
20082014 Martine Lignières-Cassou Alderdi Sozialista
2014 François Bayrou MoDem

1950eko hamarkadatik 1990eko hamarkada arte, Paueko ekonomiaren osagai nagusiak gertuko Lacqen topaturiko gas naturala eta sulfuroak ziren. Egungo Bearnoko industria nagusiak petrolio, industria aeroespaziala (Turbomeca helikopteroak), turismo eta nekazaritza dira. Pauen Elf Aquitaine enpresa jaio zen, egun Total korporazioan dagoena. Halliburtonek egoitza bat du Pauen.[11]

Pauek Frantziako hego-mendebaldeko eta Bearnoko berezitasun gastronomikoak eskaintzen ditu. Hauen artean garbura, ahate-urinekoa edo usoa ospetsuak dira. Eskualdeko ardoak (Juranson, Bearno, Madiran edo Pacherenc) aspalditik ekoizten dituzte bere ingurumarian. Gozokien artean, Coucougnettes du Vert Galant (2000. urtean Frantziako bonboirik onena izendatua[12]) edo Pirinioetako gozopila (gâteau des Pyrénées) aipatu behar dugu.

Alde zaharretan (Château, Hédas) hainbat jantoki daude eta baita gauez kopa bat hartzeko lekuak ere (Orphelines karrikan edo Pirinioetako bulebarrean).

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paue ondorengo hiriekin senidetuta dago:[13]

Gaur egun Élan béarnais Pau-Lacq-Orthez (ÉBPLO) izena duen saskibaloi taldeak (hainbatetan Euroliga txapelketan Pau-Orthez izenez ezagutua izan denak) hiri horretan egoitza du eta historikoki Franziako talde onenen artean dago. Palais des Sports de Pau polikiroldegian jolasten du eta 1984an Korać Kopa irabazi zuen.

Herriko errugbi taldeak Section Paloise du izena eta Frantziako errugbi txapelketako lehen mailan (TOP14) dabil. Imanol Hariñordoki baionarra bertan aritu zen bost urtez.

Pau FC futbol taldea, Frantziako bigarren mailan dabil.

2007an trinketa zaharberritu zuten baina egun ez dira euskal pilotan aritzen, antzeko jeu de paumen baizik.

1930etik aurrera, Frantziako Tourrak hainbat aldiz bisitatu du hiria baina agian Paueko Automobilismo Sari Nagusia ospetsuagoa da, hiriko kaleetatik barrena doan hiri zirkuitua dela eta.[16]

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko hiru egunkari nagusiak Sud-Ouest taldearenak dira:

France 3 Aquitaine telebista kateak ere hirian egoitza du.

Pauetar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 36. araua. Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. 15. orr.(kontsulta data: 2010-10-04).
  2. Jatorrizko testua frantsesez: «Pau est la plus belle vue de terre du monde comme Naples est la plus belle vue de mer»
  3. Grosclaude,Michel. (2006).Dictionnaire toponymique des communes du Béarn. ,304or..
  4. Palazio,Gorka Jakobe. (2016).Paue edo Pau, Ipar Nafarroako hiriburuaren izenari buruzko gogoeta eta etimologia. .
  5. World Climate Guide.Pau Climate Guide, France. .
  6. Tucoo-Chala,Pierre. (1989).Histoire de Pau. in:Univers de la France.Tolosa Okzitania:Privat,11-15or.ISBN 2-7089-8238-9..
  7. Thomas F. Schwartz & Anne V. Shaughnessy.Unpublished Mary Lincoln Letters. Historycooperative.org.
  8. Laffaye,Horace A.. (2009).The Evolution of Polo. Jefferson, N.C.:McFarland & Company,27or..
  9. Robb,Graham. (2007).The Discovery of France. Londres:Picador,287or..
  10. L'Ostau Bearnésen webgunea
  11. Halliburton.Office Location. .
  12. www.francis-miot.com
  13. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Délégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères).National Commission for Decentralised cooperation. .
  14. Regional Overview. in:MobileChamber.com..
  15. Pau, ville internationale. .
  16. Paueko Sari Nagusiaren webgune ofiziala
  17. Museoak Pauen
  18. Paueko Udalaren webgunea - Paueko Arte Ederretako Museoa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
👁 Bearno
Bearnoko udalerriak 👁 Bearno

Aast Abère Abidos Abitaine Abos Accous Arhantze-Inhasi (Arhantze Inhasi) Andoins Andrein Angaïs Angastue Anos Anoye Aramitze Araujuzon Araux Arbus Aren Aressy Ereta Argagnon Argelos Arget Arnos Arricau-Bordes Arrien Arros-de-Nay Arrosès Arthez-d'Asson Arthez-de-Béarn Artigueloutan Artiguelouve Artix Arudy Arzacq-Arraziguet Asasp-Arros Assat Asson Aste-Béon Astis Athos-Aspis Aubertin Aubin Aubous Audaux Auga Auriac Aurions-Idernes Aussevielle Auterrive Autile Aydie Aydius Baigts-de-Béarn Balansun Baleix Baliracq-Maumusson Baliros Barinque Barraute-Camu Barzun Bassillon-Vauzé Bastanès Baudreix Bédeille Bedous Bellocq Bénéjacq Bentayou-Sérée Béost Bérenx Bernadets Bescat Bésingrand Bétracq Beuste Beyrie-en-Béarn Bidos Bielle Bilhères Billère Biron Bizanos Boeil-Bezing Bonnut Borce Bordères Bordes Bosdarros Boueilh-Boueilho-Lasque Bougarber Bouillon Boumourt Bourdettes Bournos Bruges-Capbis-Mifaget Bugnein Burgaronne Buros Burosse-Mendousse Buziet Buzy Cabidos Cadillon Cardesse Carrère Carresse-Cassaber Castagnède Casteide-Cami Casteide-Candau Casteide-Doat Castéra-Loubix Castet Castetbon Castétis Gazteluberri Bearno Castetner Castetpugon Castillon (Arthez-de-Béarn) Castillon (Lembeye) Caubios-Loos Cescau Cette-Eygun Xarra Claracq Coarraze Conchez-de-Béarn Corbère-Abères Coslédaà-Lube-Boast Coublucq Crouseilles Cuqueron Denguin Diusse Doazon Dognen Doumy Eaux-Bonnes Ereta Escot Escou Escoubès Escout Escurès Eslourenties-Daban Espéchède Azpilda Espoey Estialescq Estos Etsaut Isuazi Fichous-Riumayou Gabaston Gan Garlède-Mondebat Garlin Garos Gayon Gelos Ger Gerderest Gère-Bélesten Jeruntze Géus-d'Arzacq Ustasu Goès Gomer Guinarthe-Parenties Gurmençon Gurs Hagetaubin Haut-de-Bosdarros Herrère Higuères-Souye L'Hôpital-d'Orion Hours Idron Igon Izorra Izeste Jasses Jurançon Laà-Mondrans Laàs Labastide-Cézéracq Labastide-Monréjeau Bastidaxarre Labatmale Labatut Labeyrie Lacadée Lacommande Lacq Lagor Lagos Lahontan Lahourcade Lalongue Lalonquette Lamayou Lannecaube Landa Lanneplaà Laroin Larreule Laruns Lasclaveries Lasserre Lasseube Lasseubetat Lay-Lamidou Ledeuix Lée Lées-Athas Lembeye Lème Léren Leskarre Laskun Lespielle Lespourcy Lestelle-Bétharram Lixoze Limendous Livron Lombia Lonçon Lons Loubieng Lourdios-Ichère Lourenties Louvie-Juzon Louvie-Soubiron Louvigny Luc-Armau Lucarré Lucgarier Lucq-de-Béarn Lurbe-Saint-Christau Lussagnet-Lusson Lys Malaussanne Mascaraàs-Haron Maslacq Maspie-Lalonquère-Juillacq Maucor Maure Mazères-Lezons Mazerolles Meillon Méracq Meritiñe Mesplède Mialos Miossens-Lanusse Mirepeix Momas Momy Monassut-Audiracq Moncaup Moncla Muneiñe Monpezat Monségur Mont Montagut Montaner Montardon Montaut Mont-Disse Montfort Morlaàs Morlanne Mouhous Moumour Mourenx Nabarzi Narcastet Narp Navailles-Angos Nabarrengose Nay Noguères Nousty Ogenne-Camptort Ogeu-les-Bains Oloroe-Donamaria Oraàs Orin Orion Orriule Ortheze Os-Marsillon Osse-en-Aspe Ossenx Ouillon Ousse Ozenx-Montestrucq Parbayse Pardies Pardies-Piétat Paue Peyrelongue-Abos Piets-Plasence-Moustrou Poey-de-Lescar Poey-d'Oloron Pomps Ponson-Debat-Pouts Ponson-Dessus Pontacq Pontiacq-Viellepinte Portet Pouliacq Poursiugues-Boucoue Josibaia Préchacq-Navarrenx Précilhon Puyoô Ramous Rébénacq Ribarrouy Riupeyrous Rivehaute Rontignon Saint-Abit Saint-Armou Saint-Boès Saint-Castin Saint-Dos Sainte-Colome Saint-Faust Saint-Girons-en-Béarn Arriba Sangoine Saint-Jammes Saint-Jean-Poudge Saint-Laurent-Bretagne Saint-Médard Saint-Pé-de-Léren Saint-Vincent Saliese Salles-Mongiscard Sallespisse Samsons-Lion Sarpourenx Sarrance Saubole Saucède Sault-de-Navailles Sauvagnon Sauvelade Salbaterra Bearno Séby Sedze-Maubecq Sedzère Séméacq-Blachon Sendets Serres-Castet Serres-Morlaàs Serres-Sainte-Marie Sévignacq Sévignacq-Meyracq Simacourbe Siros Soumoulou Xütxe Susmiou Tabaille-Usquain Tadousse-Ussau Taron-Sadirac-Viellenave Tarsacq Thèze Urdès Urdos Urost Uzan Uzein Uzos Verdets Vialer Viellenave-d'Arthez Viellenave-de-Navarrenx Vielleségure Vignes Viven