Space Invaders (japonieraz:ในใใผในใคใณใใผใใผ?,Hepburn:Supฤsu Inbฤdฤ) 1978an Tomohiro Nishikado japoniar bideo-joko diseinatzaileak sortutako arkade bat da. Jatorriz, Japonian Taito konpainiak merkaturatu zuen, AEBetan Midway Games konpainiak.
Shoot 'em up azpigeneroko lehenbiziko bideo-jokoetako bat izan zen, bai eta historia guztiko bideo-joko salduenetakoa ere.
Bideo-joko honetan, jokalariak pantailaren behealdean dagoen eta ezker-eskuin mugiarazi dezakeen kanoi bat kontrolatzen du, eta botoi batekin kanoiak tiroa jaurtitzen du. Pantailaren goialdetik Lurrera hurbilduz doazen estralurtarrak agertzen dira (txipiroiak, karramarroak eta olagarroak, bakoitza kolore batekoa). Jokalariak estralurtarrak tiro eginez akatu beharra dauzka, aldiz, estralurtarrak beheranzko norantzan gero eta azkarrago hurbilduko dira eta jokalariak haiek akatzen ez baldin baditu, estralurtarrak Lurrera iritsi eta jokoa amaitu egiten da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgunea (Ingelesez)
- ๐ Wd
Datuak: Q220665 - ๐ Commonscat
Multimedia: Space Invaders / Q220665
