VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Asturiera

⇱ Asturiera - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asturiera
asturianu
👁 Image
Asturieraren dialektoak eta, berde argiz, eonaviera.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia
Hiztunak550.000 (100.000 ama hizkuntza)
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaAsturias
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaAcademia de la Llingua Asturiana
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
astur-leonera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta SOV hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ast
ISO 639-3ast
Ethnologueast
Glottologastu1246 eta astu1245
Wikipediaast
UNESCO332
IETFast
Endangered
Languages Project

966

Asturierabable ere deitua— mintzaira erromantze bat da, familia ibero-erromanikokoa, astur-leoneraren dialekto nagusietako bat (hiztun gehien dituen dialektoa).

Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: asturianu, llingua asturiana edo bable; hala ere, azkena maiz hizkuntza gutxiesteko erabili izan da.

Kalkulatu da 550.000 bat lagunek hitz egiten dutela Asturiasen (100.000k lehen hizkuntza dute).

Hiztunen geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasen hitz egiten da, batez ere: mendebaldean, galizierarekin oso nahasia, eonaviera edo fala esaten zaio.

Asturierak hiru azpidialekto nagusi ditu: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa eta horiek, era berean, zenbait hizkeratan. Gainera, Llanes eta Ribeseyako tejeroek hizkera bat sortu zen, xíriga izenekoa.

👁 Image
Asturiera eta gaztelaniazko seinale elebiduna.

Historian zehar, asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek.

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera babestuta dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.

Sakontzeko, irakurri: «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua bultzatzaile handienetarikoa izan zen eta Josefa arreba, lehen emakume esanguratsua.

XIX. mendean, aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian guztien gainetik, Fernán Coronas.

Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.

Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak nabariak dira, folk musikaren arloan.

Erakunde eta elkarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Academia de la Llingua Asturiana erakundeak hizkuntza arautzen du 1980tik. Beste alde batetik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeak ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen ari dira azken aldiotan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asturiera .
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.