VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Reykjavik

⇱ Reykjavik - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Reykjavik
Reykjavík
hiria
👁 Image
👁 Image
👁 Image
Administrazioa
Herrialdea👁 Image
Islandia
KonterriaIpar-Hego Reykjavik
AlkateaÓlafur F. Magnússon (Sjálfstæðisflokkurinn)
Izen ofizialaReykjavíkurborg
Jatorrizko izenaReykjavík
Posta kodea101–155
Geografia
Koordenatuak64°08′51″N 21°56′06″W / 64.1475°N 21.935°W / 64.1475; -21.935
👁 Map
👁 Image
Azalera274,5 km²
Altitudea18
Demografia
Biztanleria138.772 (2025eko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea569 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1786
Telefono aurrizkia5
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakVilnius, Helsinki, Kingston upon Hull, Kopenhage, Nuuk, Oslo, Seattle, Lviv, Stockholm, Tórshavn, Winnipeg, Weilburg eta Wrocław
Hizkuntza ofizialaislandiera
http://www.rvk.is

Reykjavik[1] Islandiako hiriburu eta hiri handiena da. Gainera Mundu osoko iparraldeen dagoen hiriburua da. Islandiako hego-mendebaldean kokaturik dago Faxaflói badian. 118.000 biztanle baino gehiago ditu eta estatuko ekonomia eta gobernuaren erdigune da. Gaur egun herrialdean bizi den biztanleriaren bi heren baino gehiago Reykjavik eta inguruko gune metropolitarrean bizi da.


Hiria sortu zutenean, berehala, uharteko komertzio, biztanleria eta gobernuko ajardueren erdigune bilakatu zen. Gainera, egun Islandiako Unibertsitatea eta uharteko aktibitate ia denak bertan gauzatzen dira.

Gaur egun, Reykjavik Eskualdeak 200.000 biztanle ditu hiriburuko eta inguruko metropoliko biztanleria batuz. Herrialde moderno bateko hiriburua da, eta beharrezko zerbitzuez guztiz hornituta dago. Bere kokapenagatik, neguan bakarrik 4 orduko argia dago eta udan aldiz, ez da eguzkia ezkutatzen ia. Azken urteetan biztanleria asko hazi da eta inguruneko industriak eta komertzioak ere hazkunde nabaria izan dute.

Hiriak energia geotermikoa darabil: Islandia energia mota horren erabiltzaile nagusia da.

👁 Image
Reykjavík hiriko mapa.

Reykjavík Islandia hego-mendebaldean dago, Faxaflói badiaren hertzean. Kostaldean kobazulo, irla eta penintsula asko ditu. Izotz Aroan (duela 10.000 urte), glaziar handi batek gaur egun herria dagoen tokia ezkutatu zuen. Öskjuhlíð eta Skólavörðuholt sumendiak, gaur egun itzaliak, glaziarra urtu zenean uharteak bihurtu ziren eta bertako erupzioen ondorioz gaur egungo harri zaharrenak sortu ziren, baina hondamendi naturalak ez ziren bertan gelditu eta lurrikara eta erupzio gehiago egon ziren duela 4.500 urte inguruan. Elliðaá ibaia da hirburua zeharkatzen duen ibairik luzeena. Nahiz eta nabigatzea ezinezkoa izan munduko izokin-arrantzarako ibai nagusia da. Reykjavík inguruko mendirik altuena 914 mkoa da, Esja mendia. Hiriburua Seltjarnarnes penintsulan dago, baina horren kanpoaldeko auzoak penintsulatik hegoaldera eta ekialdera daude. Reykjavík dentsitate baxuko hiria da, izan ere etxebizitzak baxuak eta bata bestetik urrun daude. Hiriburua hutsunez beterik dago eta bertako gazteria hutsune haiei baliozko probetxua ematen saiatu da urteotan, parke, liburutegi eta hainbat eraikuntza bertan eraikitzen lagunduz.

Nahiz eta iparraldean egon, Reykjavik ez da uste bezain hotza eta neguko tenperaturak New York eta Toronto hirien antzekoak dira, itsas korronteen ondorioz. Izan ere, Islandiako kostaldea ez da hain hotza itsas lasterrek Karibean berotzen den ura bertara eramaten dutelako. Hiria ez da oso haizetsua, baina enbatak normalak izaten dira negu aldean. Oso euritsua da, urtean 213 egun euritsu izaten dira gutxi gorabehera.

👁 Image
👁 Image
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.9 2.8 3.2 5.7 9.4 11.7 13.3 13.0 10.1 6.8 3.4 2.2 7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.6 0.4 0.6 3.1 6.5 9.3 10.8 10.5 7.6 4.5 1.4 -0.3 4.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.0 -2.1 -2.0 0.4 3.6 6.7 8.3 7.9 5.0 2.2 -1.3 -2.8 1.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 75.6 71.8 81.8 58.3 43.8 50 51.8 61.8 66.5 85.6 72.5 78.7 798.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.3 12.5 14.4 12.2 9.8 10.7 10 11.7 12.4 14.5 12.5 13.9 147.9
Eguzki orduak 24.8 53.7 111.6 141.0 192.2 162.0 170.5 155.0 126.0 83.7 39.0 9.3 1268.8
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory [3]
Nr.IzenaBiztanleria
2010
1Vesturbær15.703
2Miðborg8.618
3Hlíðar9.612
4Laugardalur15.239
5Háaleiti og Bústaðir13.755
6Breiðholt20.646
7Árbær10.192
8Grafarvogur18.130
9Kjalarnes834
10Grafarholt og Úlfarsárdalur5.416
Reykjavík118.145

Ingólfur Arnarson 874. urtean egungo Reykjavík hiria dagoen eskualdera iritsi zen lehen gizona dela uste da: Landnámabók liburuak dioenez, masta uretara bota eta finkatuta geratu zen lehenengo tokian herria sortu zuen. Bertako baporeen ondorioz Reykjavík izena hartu zuela uste da (islandieraz, Bapore badia da). Reykjavík ez da herria bezala kontsideratzen XVIII. mendera arte, izan ere, baserri batzuk baino ez zeuden eskualdean. Danimarkarrak Islandian industria sartzen saiatu ziren mende hartan, uhartea modernizatzeko asmoz. 1752an Danimarkako erregeak Reykjavík zegoen eskualdean hainbat etxe eraikitzen hasi zen kotoia bertan gordetzeko. Bertako beste manufaktura batzuk arrantza, sulfuroaren ustiaketa, nekazaritza eta ontzigintza izan ziren.

👁 Image
Antzinako Reykjavík

1786an, Danimarkako koroak bertako komertzioa ezeztatu zuen eta eskualde hartan sei herri sortzeko baimena eman zuten, haietako bat Reykjavík. Hala ere, komertziorako hainbat arazo zeuzkaten daniarrek dena kontrolatzen baitzuten. Azkenik, 1880an islandiar komertzioa zabaltzen hasi zen. XIX. mendean nazionalisten mugimenduak biztanleak erakarri zituen eta Islandiaren independentzia nahiak zabaltzen hasi ziren. Reykjavík Islandiako herri bakarrenetakoa eta handiena zenez, hiriburu aukeratu zuten, eta ideia horien erdigune bilakatu zen. Mugimenduko partaideek bazekiten Reykjavík gogor eutsi behar zuela haien helburua lortzeko eta hiriarentzako oso garrantzitsuak izan ziren urte haiek, bere garapenerako batez ere. 1845ean Alþingi berriro ireki zen Reykjavíken. Nahiz eta legezko batzarra ez izan, Danimarkari uhartean ebatzi behar zituen arazoei buruz berri ematen zuten. Hurrengo urteetan Islandiak independentzia osoa lortu zuen, konstituzio eta guzti, eta Reykjavík legezko hiriburu bilakatu zuten Alþingi batzarra bertan aurkitzen zelako. 1920 eta 1930eko hamarkadetan arrantza industria Reykjavíken nagusitu egin zen –bakailaoa arrain nagusia zen–, baina 1929ko krisialdiak eragina izan zuen eta boryizketia gailendu zen uharte osoan.

1940ko maiatzaren 10ean lau gerra-ontzi iritsi ziren hiriburura, baina biztanleak izugarrizko lasaitua hartu zuten naziak ez zirela egiaztatutako, britaniarrak baizik, eta herrialdea hartu zuten inolako bortizkeriarik zantzurik gabe. Britaniarrek herrialdea okupatzera behartuak izan ziren, izan ere Islandiako gobernuak neutral agertu baitzen, aliatuen aldekoak izanik ere. Hurrengo urteetan estatubatuarrek eta britaniarrek hainbat base militar eraiki zituzten uhartean zehar, eta bertan aurkitzen ziren soldadu kanpotarren kopuruak Reykjavík hiriko biztanle-kopuruarena baino altuagoa zen. Okupazioaren alde ekonomikoak onuragarriak izan ziren hiriarentzat, krisialdia ahazten lagundu eta arrantza eskariak hazi egin ziren. Gainera, aliatuek aireportua, gaur egun oraindik erabilia, eta Keflavíkeko Nazioarteko Aireportua ere eraiki zuten, hiriburutik 50 km-ra. 1944ko ekainaren 17an Islandiako Errepublika sortu zen Reykjavíken eta bozketen bidez lehen presidentea aukeratu zen, Sveinn Björnsson. Gerra ondorengo urteetan, Reykjavíken izugarrizko garapena gertatu zen. Nezkazariak hiria finkatzen hasi ziren, batez ere nekazaritza-teknologian lortu zuten aurrerakuntzagatik. Reykjavík hirira emigratzen zutenak batez ere gazteak ziren, "Reykjavík hiriko Ametsa" betetzera, eta denborarekin hiriburua umeen hiria bihurtu zen. 1972an Reykjavíken Munduko Xake Txapelketak leku hartu zuen. Azken bi hamarkadetan, asko aldatu da, hiriburu garatuenetako bat baita, munduko hiri garrantzitsuenetarikoa izatea lortuz eta hainbat pertsonaia famatuen, Björk kantariarena, adibidez.

1615. urteko euskal arrantzaleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1615eko irailean Islandian balearen ehizan zebiltzan 32 euskal arrantzaleen hil zituzten. 400 urte geroago nazioarteko kongresu akademiko bat antolatu zuten Reykjavikeko Unibertsitate Liburutegi Nazionalean, euskal arrantzale eta islandiar biztanleen arteko harremanak aztertzeko. Adiskidetze ekimen sinboliko bat ere egin zuten, hilketa egin zen inguruan. Hainbat kultur ekitaldi ere antolatu ziren: Oreka TX eta islandiar musikarien kontzertu bat, eta euskaldunen eta islandiarren arteko berraskidetze ekitaldi sinbolikoa. Bertan, islandiar agintariek barkamena eskatuko zieten Gipuzkoakoei, eta plaka bat jarri zuten euskal baleazaleen omenez. [4]

2007ko abenduan, hiriak 117.721 biztanle zituen, inguruko metropoliarekin 196.161 osatuz. Inguruan sei hiri daude:

Bilakaera demografikoa
180118601901191019201930194019501960197019801990200020062011
6001.4506.32111.27317.45028.05238.30855.98072.40781.69383.76697.569110.852115.420119.108

Reykjavík Udaleko kontseiluak gobernatzen du. Alkateak Reykjavík hirian erroldatuta egon behar du, hemezortzi urtetik gorakoa izateaz aparte. Kontseilua lau urtetik behin ordezkatzen diren hamabost partaidez osatuta dago. Azken bozketetan, bost alderdi aurkeztu ziren, haietatik hiru koalizioan R-listinn. Egun, hiria gobernatzen dutenak 8 partaideekin beste bi alderdiak dira, Sjálfstæðisflokkurinn eskubia zazpirekin eta Framsóknarflokkurinn nekazarien alderdia batekin, beste koalizioan.

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reykjavík bere gaueko bizitzagatik oso ezaguna da. Garagardoa edari nagusia da eta tabernak, egunez oso lasaiak izan arren, gauean guztiz aldatzen dira.

Urte berria ere oso interesgarria da hiriburuan, su-artifizalak ez daudelako debekaturik eta denek dirutza handiak gastatzen dituztelako horretan.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reykjavik ondorengo hiriekin senidetuta dago:

👁 Image

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
👁 Image
Europako kultura-hiriburuak 👁 Image

1985Atenas 1986Florentzia 1987Amsterdam 1988Mendebaldeko Berlin 1989Paris 1990Glasgow 1991Dublin 1992Madril 1993Anberes 1994Lisboa 1995Luxenburgo hiria 1996Kopenhage 1997Tesalonika 1998Stockholm 1999Weimar 2000Reykjavik Bergen Helsinki Brusela Praga Krakovia Santiago de Compostela Avignon Bolonia 2001Rotterdam Porto 2002Brujas Salamanca 2003Graz 2004Genova Lille 2005Cork 2006Patras 2007Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia Sibiu 2008Liverpool Stavanger 2009Linz Vilnius 2010Essen Istanbul Pécs 2011Turku Tallinn 2012Maribor Guimarães 2013Košice Marseilla 2014Umeå Riga 2015Mons Plzeň/Pilsen 2016Donostia Wrocław 2017Aarhus Pafos 2018Leeuwarden Valletta 2019Matera Plovdiv 2020-2021eko apirilaRijeka Galway 2022Kaunas Esch-sur-Alzette Novi Sad 2023Veszprém Timișoara Eleusis 2024Tartu Bad Ischl Bodø 2025Chemnitz