VOOZH about

URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kalimotxo

⇱ Kalimotxo - Wikipedia, entziklopedia askea.


Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalimotxo
Konbinatu
👁 Image
Materialakkola 4a fluid ounce (US nutrition) (en) 👁 Itzuli

ardo beltza 4a fluid ounce (US nutrition) (en) 👁 Itzuli

kikara edalontzi zabala
Osagaiakardo beltza eta kola

Kalimotxo %50a ardo beltzaz eta %50a Coca Colaz egindako alkoholdun edaria da[1], batzuetan kali edo motxo ere deitua.

"Kalimotxo" hitza Bizkaian sortua bada ere, beste hainbat lekutan edaten dute nahastura:

Batzuetan masusta-likore piska bat ere botatzen dute. Badaude nahastura antzeko batzuk:

Nahastura kantitate ezberdinetan zerbitzatua da:

  • Kalitxiki, edalontzi txikitan, txikitoetarako erabiltzen direnetan.
  • Baso altuan.
  • Baso zabalean.
  • Katxi, 750 ml-ko edukiera duen plastikozko edalontzian (Espainian mini, maceta, litro, cubalitro edo jarra ere deitua).
  • Botiletan, batez ere kalean litroak hartzen dituzten gazteek.

1970eko hamarkadan nahasketa jadanik edan bazuten ere, Rioja libre izenaz ezaguna zen. Kalimotxo izena 1972ko Algortako Portu Zaharreko jaietan "Antzarrak" izeneko kuadrilak asmatua zen[2]. Txosnan zegoen kide batek erositako ardoa aukeran ez zegoela konturatu eta edakera txarra disimulatzeko zerbait bota behar zutela erabaki zuen. Izenaren asmatzaileak "Kalimero" eta "Motxo" zirenez, "Kalimotxo" izena jarri zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]