| Rakia | |
|---|---|
| fruit brandy (en) 👁 Itzuli | |
| 👁 Image | |
| Materialak | fruitua |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Balkanak |
- Ez nahasi rakırekin.
Rakia edo rakija (bulgarieraz:ракия,translit.: rakiya; grezieraz:ρακί,rakí raˈci ahoskatua; turkieraz:rakı; serbokroazieraz:rakija / ракија ˈrǎkija ahoskatua; mazedonieraz:ракија; albanieraz:rakia) brandyaren antzeko likore bat da, fruta hartzituen destilazioaren bidez lortua. Edari tradizionala Balkanetako eskualdean eta oso ezaguna Bulgaria, Eslovakia, Txekia edo Hungaria bezalako herrialdeetan.[1] Alkohol edukia destilazio motaren araberakoa da: marka komertzialetan %50-53 ingurukoa da, eta destilategi txikietan %60tik gorakoa ere izan daiteke. Antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, rakia mota berezi bat dago, destilazio bikoitzaren bidez egina, prepečenica bezala ezagutzen dena, %60tik gorako alkohol edukia izan ohi duena.
Rakia Serbia, Ipar Mazedonia, Albania eta Bulgariako edari nazionaltzat hartzen da. Slivovitza da rakiarik ohikoena, aranetatik lortutakoa. Beste fruta batzuk ere destilatu daitezke: melokotoia, udarea, abrikotondoa, sagarra, pikua edo irasagarra. Eztia ere erabili izan da.
Txupitoko edalontzian zerbitzatzen da normalean ere trago txikietan edaten da. Udaran hotza zerbitzaten da eta neguan giro-tenperaturan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Forbes,Robert, J.. (1997).Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal. Brill Academic PublishersISBN 90-04-00617-6..
| 👁 Gastronomia |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 👁 Wd
Datuak: Q931946 - 👁 Commonscat
Multimedia: Rakija / Q931946
- Gastronomia zirriborroak
- Destilatutako edariak
- Turkiako gastronomia
- Greziako gastronomia
- Albaniako gastronomia
- Bulgariako gastronomia
- Kroaziako gastronomia
- Esloveniako gastronomia
- Serbiako gastronomia
- Mazedoniako Errepublikako gastronomia
- Montenegroko gastronomia
- Errumaniako gastronomia
- Bosnia-Herzegovinako gastronomia
